XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez badigute ematen
arrazoia guri,
ez badute onartzen
Patrizia bertatik,
su emango diogu
geure eskolari
ta zuzendariaren
bizar guztiari.

Orduan bai ez zekiela zer egin Perikok.

Irakasle guztiei deitu zien, eta nork bere ikasleak gelara ekartzeko agindu zien, onez edo txarrez.

Irakasleek ez zuten horretarako gogo handirik, oso ondo ari zirelako pasatzen klaserik eman gabe, festa harekin eta zuzendari petral harekin nahikoa nazkaturik zeudelako ere bai.

- Ez digute kasurik egin nahi esaka etorri zitzaizkion laster batean bueltan.

Ikasle grebalariez gainera, herriko jendea ere biltzen ari zen, ikusmiran, eta hura nahikoa ez zela, kazetari bat.

Eta hurrena telebistakoak, kamara eta guzti.

- Hauxe besterik ez nuen behar esaten zuen etsiak hartuta zuzendariak, bixarretako ileak tiraka atera beharrean.

- Okerragorik ezin liteke.

- Baina bai, okerragoak ere etorri zitzaizkion.